Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erreminta-sorta bat aurkeztu berri du euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko: Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria, hiztegi digital horren aplikazio berritua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar plug in-a eta Hizketa-ereduak argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako.
Hiztegi terminologiko horietako hiru osasun-arlokoak dira: Traumatologia, Hiesa eta Mendekotasuna. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPek finantzatu dituzte hiztegiak, eta UZEIk egin ditu, Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako kontratu baten bidez.