agenda » martxoa | HARPIDETU BULETINERA

Odol-bankuek emaile gazteen beharra dute

Miguel Angel Vesgak eta Jose Antonio Garciak, hurrenez hurren, EAEko eta Nafarroako Odol eta Ehunen bankuko zuzendariek adierazi dutenez, gazteek badute odola emateko joera, baina ez dute jarraitutasunik. Gainera, gero eta adineko gehiago dago, eta, beraz, odolaren beharrizana duen eta eman ezin duen jende gehiago. Populazioaren piramideak, bada, eragina du horretan ere.

Odol-faltarena Europa osoan gertatzen ari den fenomeno bat da. Abenduan, esaterako, Kataluniako odol-emaileen elkarteak sekulako kanpaina egin behar izan zuen, odolik gabe geratzen hasi zirelako. Alemaniako bankuak ere esana du 2020tik aurrera arazo itzela izango dutela. Horregatik, orain hasi behar da konponbidea jartzen: emaile iraunkorrak eta konstanteak lortu behar dira.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other