agenda » apirila | HARPIDETU BULETINERA

Euskara-Planeko irizpideak erdi-mailako arduradunei transmititzeko eskuliburua

• Euskaraz egin behar al diogu beti lehen hitza Harrerara etorri den pazienteari?
• Behin pazientearen lehentasuneko hizkuntza Osabiden erregistratuta, osasun-zentroan bakarrik izango al dute horren berri?
• Zein kasutan jarri behar dugu ikurra?
• Hizkuntza ofizial bakarra erabili ahal izango dugu izapide guztietan, langileak lehentasunezko hizkuntza hautatu badu?
• Euskarazko prestakuntza-saioetan parte hartzea sustatu behar al dugu, erakundeak ele bietan eskaintzen baditu?

Erdi-mailako arduradunei halakoxe zalantzak burura dakizkielako moldatu dute eskuliburua e Bidasoa, Tolosaldea, Donostialdea eta Goierri-Urola Garaia ESIetako eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko hizkuntza-teknikariek, gorago aipatutako arduradunek (gainbegiraleek, unitateburuek, zentroburuek…) hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan duten rol garrantzitsuaren jakitun.

Izan ere, honelaxe dio II Euskara Planak aurreko planaren ondorioak jasotzen dituen ataleko d) puntuan: Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua ez da arrakastatsua izango Osakidetzako eta zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-taldeen konpromisorik, bulkadarik eta lidergorik gabe. Hortaz, behar-beharrezkoa da Planaren zeharkakotasuna ziurtatzeko neurriak hartzea, betiere erdi-mailako arduradunen eta unitateburuen parte-hartze eta inplikazioarekin, beraiek baitira bi hizkuntzak erabiltzeko jarraibideak euren zerbitzuetan transmititu eta eguneroko eginkizunetan txertatu behar dituztenak.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other