Kanpaina horretarako, jolas bidezko prestakuntza-metodologia batez baliatuko dira, bideo interaktibo batez. Jolasaren helburua da zita ematea lehentasunezko hizkuntza euskara duen paziente bati. Jolasak ematen dizkien aukeren artean bat aukeratu beharko dute administrariek, eta, jolasa amaitzean, hartutako erabakien araberako puntuazio bat lortuko dute, hau da, protokoloaren betetze-mailaren araberakoa. Horrez gain, jolasak trivial txiki bat ere badauka zita euskaraz ematen trebatzeko, bai eta hainbat material osagarri ere, euskarazko arretari begira baliabide lagungarriak eskaintzeko. Aplikazio honetaz jardun ginen, hain zuzen ere, Osatuberriren 38. zenbakian (4-5. orr.).
Kanpaina EEC ESIko Euskara Batzordearen ekimenez egingo da, apirilaren 30ean hasiko da eta 3 hilabete iraungo du, udan ordezkapenak egiten dituzten langileenganaino ere iristeko asmoz.