Praktika kliniko-asistentziala hobetzen jarraitzeko asmoz, Zer ez egin –edo Zer egin– izeneko atal bat sortu dute Bidasoa ESIan. Haren intranetean bistara daitekeen azken gomendioa e hau da: «Hasiera batean ez eskatu erradiologia-azterketarik alarma-zeinurik gabeko lunbalgia ez-espezifikoan». Gomendioarekin batera, zenbait iturritan (semFYC, Nice, American College of Emergency Physicians) gai horren inguruan argitaratutakoa jasotzen da eta iaz ESIan gerrialdeko zenbat erradiografia egin ziren zehazten da: guztira 2.772; lehen mailako arretan 1.787, kanpo-kontsultetan 452 eta larrialdietan 533.