Osabarrekin, besteak beste, itzulpenak kontsultatu edo hizkuntza-zalantzak argitu daitezke; Osabarrek milaka itzulpen biltzen ditu testuak kontsultatzeko, eta galderak egiteko aukera ere eskaintzen du, zalantzarentzako argibiderik topatzen ez bada haren datu-basean.
Osabar Osakidetzako sare osora hedatu aurretik, hilaren 28an, Donostialdea ESIko Osabide Global, Osabide Global Primaria eta E-Osabide aplikazioetan txertatu zen, baliabidea pilotatu eta hobetu beharreko arloak detektatzeko.
Proiektu hau Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboaren eta Informatikako Zuzendariordetzaren arteko lankidetzaren emaitza da.