agenda ยป apirila | HARPIDETU BULETINERA

Kartelak beti hizkuntza ofizial bietan Bilbo-Basurtu ESI-ko unitateetan

Osakidetzak berriki egin du 2. Euskara Planaren lehen ebaluazioa, eta, Bilbo-Basurtu ESIari dagokionez, aurrerabide esanguratsuak nabarmentzearekin batera, hobetu beharreko arlo garrantzitsu batzuk ere atzeman dira ebaluazio-txostenean. Horietako bat, hain zuzen ere, egiten dituzten kartelei dagokie, hau da, paperez eta plastifikaturik egin eta herritarren aurrean jartzen dituzten kartelei. Horregatik, Bilbo-Basurtu ESIko Gerentziak agindurik, eta denen esfortzuaz, neurri hauek bultzatuko dituzte erakundean:

  • Unitateetako kartelei aldiro ausazko jarraipena egingo diete, unitateetako arduradunek zuzenki parte hartuz.
  • Kontroletan edo antzeko tokietan goiko kartel hori jarriko dute, hizkuntza ofizialak nola erabili behar diren gogoraraztearren.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other