agenda » apirila | HARPIDETU BULETINERA

Transexualitatea gaitz psikologikoen zerrendatik atera du Osasunaren Mundu-Erakundeak

Lehengo hilaren 18an, ICD-11, berritutako Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena ezagutzera eman zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Eguneraketaz baliatuta, transexualitatea «sexu-osasunari lotutako baldintzak» biltzen dituen epigrafera pasatu dute, «genero-inkongruentzia» gisa izendatuz. Aldaketa horrekin, transexualitateak orain arte nortasunaren eta portaeraren nahasmenduen artean zeukan tokia betetzeari utzi dio, despatologizaziora bidean pauso bat emanaz.

ICD-11 sailkapenak 1990etik indarrean den ICD-10 ordezkatuko du. Aurreko horretan homosexualitatea sailkapenetik at geratu zen. ICD-11 2019ko maiatzean aurkeztuko da OMEren Batzar Nagusian, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.
Iturria: Argia aldizkaria.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other