agenda » apirila | HARPIDETU BULETINERA

OEEren datorren urteko Osasun Biltzarra Gasteizen izango da eta Araba ESIa partaide izango du

Biltzarra Gasteizen izango da martxoaren 22 eta 23an, eta gai honetaz arituko dira: «Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema». Biltzarrean gogoeta egin nahi da etorkizuneko osasungintzari buruz, horren hainbat alderdi asko kontuan hartuz: osasun-arloko datuen kudeaketak nola lagundu ahal digun, erabaki partekatuak hartzea, gaindiagnostikoa, praktikaren egokitasuna, loteria terapeutikoa, zero kaltea… Komunikazioak aurkezteko epea jadanik zabalik dago eta urtarrilaren 1 arte aurkez daitezke.

Bide batez, Arabako gizartean ezagutzera eman nahi da OEE erakundea bera eta, hala, ekitaldi bat antolatu dute bai biltzarraren berri emateko bai beren ekimenak ezagutarazteko (Osagaiz aldizkaria…). Ekitaldia Gasteizko Erizaintza Eskolan egingo da, azaroaren 7an, goizeko 8,30etan.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other