agenda » martxoa | HARPIDETU BULETINERA

Bularreko minbiziaren biziraupena gero eta handiagoa EAEn

Prebentzio neurriei, ikerketari eta tratamenduen optimizazioari esker, EAEn etengabe hobetuz doa bularreko minbizia duten emakumeen biziraupena. Hala erakusten dute Euskadiko Minbiziaren Erregistroko datuek: 2000-2004 aldian bularreko minbizia zuten emakumeen biziraupena % 83,4ra igo zen, eta 2010-2012 aldian % 86ra.

Biziraupena adin tarte guztietan hazi da, baina nabarmenki Osakidetzaren Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programaren xede diren 50-69 urteen arteko emakumeetan; kasu horietan egungo biziraupena % 92,7koa da.

Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarraren Programa 1995ean jarri zen abian, prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko. 23 urte hauetan, 2,5 milioi hitzordu eman dira eta ia 2 milioi mamografia egin. Horrela, 9.290 minbizi kasu detektatu dira, gehienak fase goiztiarretan, horregatik emakume horien % 83,1ek ez dute bularreko tratamendu inbaditzailerik izan.  

Datuok positiboak badira ere, bularreko minbizia emakumeen heriotza-kasu gehien eragiten duen gaitza da EAEn. Hori dela eta, Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarraren Programa indartzen jarraitzea da 2023ra arteko Euskadiko Plan Onkologikoaren helburuetako bat.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other