agenda » urria | HARPIDETU BULETINERA

Euskadiko Ama Esnearen Bankuak 370 litro esne eman ditu lehenengo urtean

2017ko urrian ireki zituen ateak Euskadiko Ama Esnearen Bankuak, kilo bat eta erdi baino gutxiago pisatzen duten jaioberri goiztiarrei edo 32 aste baino lehen jaiotakoei elikadurarik onena eskaintzeko eta zenbait gaixotasunen kontra immunizatzen laguntzeko.

102 ama altruistari esker, lehenengo urtean bankuak 1.700 biberoi baino gehiago prestatu ditu 370 litro ama-esnerekin, Osakidetzako Neonatologia unitateetako premiak asez.

Ama Esnearen Bankuak Trasfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroan du egoitza. Bertara igortzen dira esnearen bilketa-guneetan eta Basurtu, Donostia, Gurutzeta edo Txagorritxuko ospitaleetan jasotako esnea. Bankuan analizatu egiten da esnea, elikadura baldintza onenak dituela frogatzeko, eta, ondoren, 62 gradutan pasteurizatu eta zero azpiko 80 gradutan izozten da, Neonatologia unitateetara bidali aurretik.

Edoskitzen dabilen edozein emakume osasuntsu izan daiteke esne emaile; bere umeari bularra eman eta sobera duen esnea izozkailuan gorde baino ez du egin behar. Interesdunak Ama Esnearen Bankuarekin jar daitezke harremanetan (bancolecheeuskadi@osakidetza.eus) edo haien pediatra, erizain edo emaginari esan. 

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other