agenda » apirila | HARPIDETU BULETINERA

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako plazen %40 ikasle euskaldunentzat

Datorren ikasturtetik aurrera, Medikuntza graduko matrikula berrien %40 euskaraz ikasi nahi duten ikasleentzat izango dira EHUn. Era horretara, aurreko hezkuntza-etapetako ahalegin eta lorpenak sendotzeaz gain, herritar euskaldunak artatzeko ondo trebatutako medikuen gutxieneko kopuru bat ziurtatu nahi da promozio guztietan.

Neurri honen bidez, lurraldeko bi hizkuntza ofizialak hartuko dira kontuan Medikuntzaren barruti bakarraren sisteman. Estatu osoko ikasleek jarraitu egingo dute notaren arabera matrikulatzen, baina matrikula kopuru bat etorkizunean paziente euskaldunen arreta bermatuko duten medikuentzat gordeko da, euskal gizartearen eta Osakidetzaren beharretara egokituz.

Neurriak beste aldaketa bat ere ekarriko du: Medikuntza euskaraz ikasteko, gutxienez B2 hizkuntza-maila egiaztatu beharko da lehenago. Maila hori batxilergoa euskaraz ikasita baliokidetu daiteke; bestela, euskara titulu ofizialen bat aurkeztu beharko da.

Proposamena urrian onartu zuen Medikuntza Fakultateko Batzordeak. Abenduan   EHUko Gobernu Kontseiluak ontzat ematen badu, 2019-2020 ikasturtean sartuko da indarrean.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other