agenda » urria | HARPIDETU BULETINERA

Osakidetzako Bihotzez sareak kardiologiako bikaintasun ziurtagiria jaso du miokardio infartua tratatzeko protokoloagatik

Espainiako Kardiologia Elkarteak SEC Bikaintasun Ziurtagiriarekin saritu du hil honetan Osakidetzako Bihotzez Sarea, miokardio infartua azkar tratatzeko EAEn aplikatzen den asistentzia protokoloagatik. Protokoloaren bitartez gutiz koordinatuta jarduten dute bihotzekoak jotako pertsonei arreta eman behar dieten zerbitzu eta profesional guztiek (lehen mailako arretako profesionalek, emergentzietako anbulantziek baita ospitaleetako larrialdiek eta espezialistek ere). Horrela, pazienteek ahalik eta denborarik laburrenean jasotzen dute buxaturiko arteria irekitzeko tratamendua, bizirik jarraitzeko ezinbestekoa dena.

Orain arte, Osakidetzak 5.000 pertsona baino gehiago artatu ditu Bihotzez sarearen prozedura aplikatuta.

Protokoloari lotuta, sareak jarraipen-sistema bat finkatu du (estatuko lehenengoa) asistentzia emaitzak eta kalitatearen kontrola aldiro ebaluatu eta etengabeko hobekuntzak egiteko.

Hori guztia auditoretza prozesu batean ebaluatuta, Espainiako Kardiologia Elkarteak kardiologiako asistentzia prozesurik onenaren ziurtagiria eman dio Osakidetzako sareari

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other