agenda ยป apirila | HARPIDETU BULETINERA

EAEn 35.000 pertsonak baino gehiagok ez dakite glaukoma dutenik

Martxoaren 12an, Glaukomaren Nazioarteko Egunaren kariaz jakin genuenez, EAEn 75.000 pertsona inguruk pairatzen dute gaixotasuna, 50 urtetik gorako herritarren %4k eta 70 urtetik gorakoen %5ek.

Nerbio optikoaren gaitz kronikoa da glaukoma, ikuseremuaren etengabeko galera dakarrena. Patologia larria da, munduan itsutasuna eragiten duen bigarren kausa. Edozein pertsonari edozein adinetan eragin ahal dio, baina batzuek aukera handiagoa dute: familian aurrekariak dituztenek, miopeek, diabetikoek, luzaroan kortikoideak hartzen ibili direnek eta, oroz gainetik, begi barneko presio altua dutenek.

Gaur-gaurkoz glaukomak ez du sendabiderik; pazienteen %5 itsu geratzen dira. Dena den, tratamendu egokien bidez (kolirio, laser edo kirurgiaren bidez) begi-presioa murriztuz gero, kasu gehienetan gaixotasunaren garapena mantsotu egiten da. Txarrena, aitzitik, hauxe da: EAEn 35.000 pertsonak baino gehiagok ez dakite glaukoma daukatenik, fase aurreratuetara heldu arte gaixotasuna sintomarik gabe garatzen delako; nerbio optikoa kaltetuz doa pazientea ohartzeke. Prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra gakoak dira, beraz, gaitzari galga emateko; oftalmologia azterketak egin behar dira. Etorkizunari begira, adituek biomarkagailuetan dute itxaropena, lagundu ahalko baitute patologiarako aurrejoera identifikatzen.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other