agenda » azaroa | HARPIDETU BULETINERA

Nekane Murga, Osasun Sailburu berria

Martxoaren 20an, Nekane Murga Eizagaetxebarriak (Bilbo, 1963) Osasun Sailburu kargua hartu zuen Ajuria Enea jauregian, Urkullu lehendakaria buru izan zen eta Jaurlaritzako sailburuak eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak presente egon ziren ekitaldian.

Murga Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna eta kardiologian doktorea da. Basurtuko Kardiologia unitateko mediku espezialista eta zerbitzuburua izan da, baita EHUko Medikuntzako irakaslea eta Espainiako Kardiologia Elkarteko Kardiologia Klinikoko presidentea ere. 2017tik Osasun Saileko Planifikazio, Ordenazio eta Ebaluazio Sanitarioaren zuzendari postuan jardun du.

Kargu berrian egindako lehen adierazpenetan, sailburuak azpimarratu zuen berarentzat «ohore eta erantzukizun handia» dela Osasun Sailaren «lan eskergari» jarraipena ematea. «Euskal osasun sistema unibertsal eta kalitatezkoan» sinesten duela azaldu zuen, haren «arima eta kapital onena» diren profesionalei konfiantza osoa erakutsiz. Hori dela eta, konpromisoa hartu zuen «Osakidetza hobetzen jarraitzeko», Euskadi 2020 gobernu programa ardatz hartuta. Aurre egin beharreko erronka zehatz batzuk ere aipatu zituen: gaixo kronikoen hazkundea, gaixotasun kardiobaskular eta neurodegeneratiboen arreta, mendekotasuna, garapen teknologikoa eta Osakidetzako langileen belaunaldi aldaketa.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other