agenda ยป urria | HARPIDETU BULETINERA

12 hobekuntza-neurri Osakidetzako EPEko azterketetan

EJren Osasun Saila eta Osakidetzako Zuzendaritza akordio batera heldu dira SME, SATSE eta UGT sindikatuekin, urrian egitekoak diren 2016-2017 EPEko azterketetan 12 hobekuntza-neurri aplikatzeko. Neurriok Arartekok egindako gomendioetan oinarritu dira eta IVAPen onespena izan dute. Pauso garrantzitsua izan daitezke EPEen eredu berria sortzeko burubidean.

Adostutako 12 neurriek epaimahaien osaerari nahiz azterketen egile eta diseinuari eragingo diete gehienbat. Epaimahaiak osatzeko, epaimahaikideen profilaren definizio objektiboa egingo da, eta, horren arabera, zozketa bidez aukeratuko dira partaideak. Espezialitate-mailagatik epaimahaia osatzeko aditu nahikorik egon ezean, kategoria bereko profesionalengana edo estatuko beste osasun-sistemetako adituengana joko da. Halaber, betebehar etikoen eta jokaera-arauen inguruko prestakuntza jaso eta konpromiso etikoa sinatu beharko dute epaimahaikideek. Bestalde, metodologia zehatz bat ezarriko da azterketak diseinatzeko, eta probak EAEtik kanpoko espezialistek prestatuko dituzte, oinarrietako ikasgai-zerrendari eta bibliografiari loturik. Proba praktikoetan ausazko elementu bat sartuko da.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other