agenda ยป urria | HARPIDETU BULETINERA

EAE Nursing Now kanpainari atxikita

Maiatzaren 23tik EAEko Osasun Saila OMEk eta Erizaintzaren Nazioarteko Kontseiluak bultzatutako Nursing Now kanpainaren partaidea da, munduko beste 16 herrialderekin batera. Ekimen horren bidez, erizaintzak herritarren osasunean dituen gaitasuna eta garrantzia aitortu, ikusarazi eta sendotu nahi dira, osasun-erakundeetan erizaintzaren lidergoa eta erabakimena sustatzeaz gainera.

Erizaintzak gero eta protagonismo handiagoa du mundu zabaleko osasun-sistemetan. Osakidetzan, esaterako, osasun-profesionalen %40 erizainak dira, eta erantzukizun handia dute, bai osasunaren sustapenean, bai gaixotasunen prebentzio, zaintza eta jarraipenean. Erizainek funtsezko eginkizuna dute zahartze, kronikotasun eta mendekotasunaren erronkei erantzuteko, baita pazienteak gizatasun, segurtasun eta jasangarritasunaren ikuspegitik zaindu eta sendatzeko ere.

Nursing Now kanpaina EAEn zabaltzeari begira, lantalde bat eratu da, Osakidetzaren, elkargo profesionalen, unibertsitatearen eta herritarren ordezkariekin, eta datozen bi urteotan garatuko dute egitasmoa.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other