agenda » apirila | HARPIDETU BULETINERA

Zer egin dietak kaloria gutxiago izan dezan

Cristina Perez. Nutrizionista – dietista • www.nusannutricion.com

Ohitura batzuk aldatuta, kaloria gutxiago har ditzakegu errazio bakoitzean. Horretarako, adibidez, entsaladak nola gatzozpintzen ditugun zaindu behar da, jakiak lurrunetan prestatu eta edari azukredunak eta alkoholdunak saihestu.

Kaloria gutxiago dituzten platerak presta daitezke, gauza goxoak eta askotarikoak jateari utzi gabe. Ohiko errezetak zertxobait moldatzea da kontua, eta kaloria aldetik arintzea gisatuak, entsaladak, pureak, okelak, arrainak eta postreak.

Nolako elikagaiak erabiltzen diren zaindu behar da batetik, nola prestatzen den bestetik, eta, azkenik, nolako osagaiak erabiltzen diren plater horiek hornitzeko; izan ere, askotan hornigai horien erruz uzten dio errezeta batek osasungarri izateari, eta kaloriak pilatzen zaizkio, edo gantzak, azukrea eta gatza.

Kontuan izan behar da entsaladak zer daraman eta nola gatzozpintzen den

Entsaladek osagai asko onartzen dituzte, ia denetarik, baina osagai batzuk bere neurrian erabili behar dira, kilokaloria askoko platera nahi ez badugu. Esaterako, artoa, patata, arroza, pasta, gazta, atuna, urdaiazpikoa eta abar. Entsaladari kilokaloriak kendu nahi izanez gero, barazkiak erabili behar dira gehienbat, hala nola azenarioa, letxuga, tomatea eta tipula.

Entsaladak nola gatzozpintzen ditugun ere garrantzitsua da, itxura batean garrantzirik gabekoa dirudien arren. Entsaladari olio gutxi bota behar zaio; izan ere, oso erraza da olio asko jartzea, eta konturatu gabe dietaren kilokaloriak asko igotzea. Beraz, hoberena olioa neurtzea da. Oro har, koilarakada batekin nahikoa izaten da platerkada bat entsaladan.

Bigarren platerak ez dira baztertu behar, baina gutxitu kantitateak eta kendu gantzak

Haragia, arraina eta arrautzak izaten dira bigarren plateren oinarrizko osagaiak, eta hiru horiek proteina ugariko elikagaiak dira.

Ez dago horiek zertan baztertu. Nahikoa da kopuru zentzuzkoak jartzea otorduetan (120 gramo pieza bakoitzeko), eta gantz gutxiago erantsiko dieten teknikekin prestatzea.

Haragi gantzatsua mugatu behar da, eta, janez gero, kendu egin behar zaio agerian duen gantza. Gantzik gabeko haragiak hautatzea da aukerarik hoberena; oilaskoak, indioilarrak eta untxiak gantz gutxi izaten dute.

Erabili teknologia teknika sinpleak

Lurrunetan, egosita, labean edo arranparrila prestatuz gero, arindu egiten dira arrain eta itsaski platerak; teknika horiek, gainera, indartu egiten diete zaporea, eta gantzik erantsi gabe jateko aukera ematen dute.

Sukaldean erabiltzen den beste teknika sinple eta osasungarri bat papillote era da. Oso egokia izaten da hainbat jaki prestatzeko: haragiak, arrainak, barazki mamitsuak, patata eta beste tuberkulu batzuk (juka edo batata, esaterako). Oso garrantzitsua da jana gantzak alde batera utzita prestatzen jakitea.

Ondo begiratu elikagaiak hobetzeko erabiltzen diren saltsak eta gantzak

Espeziak, ongailuak eta usain belarrak oso lurrintzaile onak dira, eta horiek erabilita, ez da zertan erabili hainbeste gatz eta saltsa gantzatsu. Plater osasungarri bat alferrik gal lezakete gatzozpinek edo saltsek. Bi koilarakada oliok, esaterako, 200 kaloria ematen dute.

Tomate saltsa, jogurt saltsa, mimosa saltsa edo barazki saltsa ere aukera onak dira gantz asko duten saltsa horiek ordezkatzeko.
Saltsetan, esne gaina erabili beharrean, gaingabetuarekin saltsa onak eta arinak egin litezke; bexamel arin bat, esaterako.

Adi edaria hautatzeko orduan

Edari alkoholdun batek edo freskagarri azukredun batek hankaz gora bota dezake gantzen eta azukreen aurka otorduetan egiten dugun ahalegina.
Dieta hipokaloriko batean laguntzeko edaririk onena, zalantzarik gabe, ura da. Ardoa edan nahi badugu, neurrian edan behar da, eta gaseosarekin nahas dezakegu kaloriak jaisteko.

Postre moduan, fruta edo jogurta hoberena

Postrearekin bukatzen ditugu otorduak, eta postrerik onena fruta da: freskoa, egosia, sorbeteetan, jogurt gaingabetuarekin, konpotan… Era askotara har daiteke fruta.

Postreei gozo ukitua emateko ere balio du frutak, eta, horri esker, beste hainbat tentagarri saihestuko ditu gozozaleak: mousseak, izozkiak eta tartak, adibidez.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other